En directo

Ion GARATE

«Helburu nagusia ondo pasatzea izango da»

Behar Zana Pilota Taldeak Euskal Pilota eta Esku Pilota kanpusak antolatu ditu udararako. Lehenengoak, txikienak kirol honetara gerturatzea luke asmoa eta bigarrengoa, teknifikaziora bideratuta legoke. Honen harira, Iñaki Lizaso antolatzaileetako bat izan dugu NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Helburu nagusia ondo pasatzea izango da»

Loading player...
Euskal Pilota eta Esku Pilota kanpusak martxan udara honetan. (Juan Calos RUIZ/FOKU)
Euskal Pilota eta Esku Pilota kanpusak martxan udara honetan. (Juan Calos RUIZ/FOKU)

Pandemiak sortutako egoera honek gogor kolpatu ditu herrietako pilota eskola eta klubak. Ia bi urtez geldirik egon behar izan dute haurrek. «Galdutako denbora hau berreskuratzeko asmotan, baina batez ere ondo pasatzeko helburuarekin», udako bi kanpus antolatu ditu Behar Zana Pilota Elkarteak, ekainaren 28tik uztailaren 9ra egingo direnak Amasa-Villabonan. Irakasleak, Axier Arteaga Baikoko pilotaria, Iñaki Lizaso, heziketa fisikoan irakasle eta Behar Zanako pilotaria, eta Jonpe Artetxe, heziketa fisikoan irakasle eta Intza taldeko pilotaria, izango dira.

Honen inguruan informazio gehiago biltzeko asmotan, NAIZ Irratian izan dugu Iñaki Lizaso antolatzaileetako bat, eta bi kanpus hauen inguruko xehetasun guztiak eman ditu.

«Helburua ondo pasatzea da eta ondo pasatzearekin batera, euskal pilotaz gozaraztea izango da. Horregatik, esku-lanak ere egingo ditugu, pilotak egingo ditugu, jokamolde ezberdinak ezagutuko ditugu», azaldu du Lizasok. Elikadura osasuntsua bultzatzeko tailerrak ere egingo dituzte, hala nola pilotari profesionalen bisitak ere jasoko dituzte uda honetan antolatuko den Euskal Pilota kanpusean. 

Beste kanpusean, Esku Pilotarenean, prestakuntza fisikoari garrantzi gehiago emango zaio, jarrera onak ikasi, txangoak, mendi irteerak... egingo dituzte. «Neska-mutilei ahalik eta bi aste onenak ematea izango da helburua», azpimarratu du. 

Jaurlaritza Logoa