En directo
36 urteko borrokak mugarri garrantzitsua biziko du ostegun honetan. Ez dira gutxi bizitza duina bakarrik ez, heriotza duinerako eskubidea aldarrikatu izan dutenak; eta aldarri horrek bere fruituak emango ditu Madrilgo Diputatuen Kongresuan.
Senatutik igaro ostean, bueltan da berriz ere Kongresuan Eustanasiaren legea bere behin-betiko onarpenerako. Hitzorduaren aurrean «oso pozik» daudela esan du Julen Goñik, Heriotza Duinaren aldeko elkarteko kideak. Uste dute legeak «berme gehiegi» ezartzen dituela eskubidea praktikara eraman ahal izateko, medikuen txosten eta batzorde ugaritatik pasa behar delako hiltzeko eskaera onartua izan aurretik. Baina horrenbeste urte zain egon ostean, ostegun honetakoa «aurrerapauso itzela da» Goñiren ustez, «lasaitasun handia ekarriko die egoera horretan diren familiei».
Erabat efektibo egiteko aste batzuk igaro beharko dira oraindik.