En directo

Ane Garcia

Kai Nakai | Baimenik Gabe

Audio_placeholder

Kai Nakai | Baimenik Gabe

Loading player...
Kai Nakai - Musika Pilula
Kai Nakai - Musika Pilula

Jakin-minak eta esperimentatzeko gogoak eraman zuten Iratxe Aguilera gasteiztarra Kai Nakai sortzera. Chickjuarez ekoizlearekin batera eman zion forma proiektuari, eta Durangoko Azokaren sormen bekaren bultzadaz, euskarazko musika urbanoa kaleratzeko asmoa bete du Baimenik gabe lehen diskoarekin. Urtebeteko lanaren emaitza da, eta beste edozeren gainetik, ikasketa prozesu bat izan da abeslariarentzat.

Egungo joerei jarraituz, Baimenik gabe diskoak, kantuak ez ezik, badakartza istorio, diseinu, bideo eta kontzeptu landuak ere. Hori dena lortzeko Kai Nakaik lan-talde zabala izan du atzean: hala nola, Tamara Aravecia diseinatzailea, Selena Poirot ilustratzailea, Koldo Uriarte grabaketa-teknikaria, Julen de la Serna bideogilea eta Deep Soda etxea. Bere aldetik, musika eta hitzei eskaini die arreta abeslari arabarrak.

Baimenik gabe osatzen duten 9 kantuen inguruan, nabarmentzekoa da estilo aniztasuna, reggaetonaz gain popa, kunbia eta trapa ere aurkituko baititugu. Horrez gain, sorpresaren bat edo beste bada kolaborazioetan: Dupla, XSakara eta STRrekin batera,  Mikel Urdangarin batu baita euskal musika urbanoaren olatu honetara, Denboraren atea kantuan. Hala ere, kolaborazio eta estiloen gainetik gauza bakarra gailentzen da: Kai Nakaik euskaraz helarazi nahi duen mezu feminista.

Jaurlaritza Logoa