Ane Garcia

Toc | Zidazun

Audio_placeholder

Toc | Zidazun

Loading player...
TOC
TOC

Lagun taldea musika talde bilakatuta abiatu zen TOC 2016an. Gaur egun, Xabier Bilbao, Mikel Bilbao, Aitor Etxebarria eta Ander Goitiak osatzen dute. Bost urteko ibilbidean hainbat single eta 'Badau' izeneko EPa kaleratu dituzte, azken hori Josu Ximun Billelabeitiaren laguntzaz.  2021 honetan plazaratu dute lehen lan luzea: Zidazun.

Sormen-prozesu orekatua izan du TOCek 'Zidazun' lantzeko orduan: instrumentu eta taldekide bakoitzak ekarpenak egin ditu, eta hori emaitzan nabari da. Izan ere, oso leku interesgarrietara iristen dira kantuak, eta entzulea erraz harrapatzen dute.

Talde mungiarraren orain arteko lanarekin alderatuta, ilunagoa omen da 'Zidazun'. Akaso diskoa ardazten duen kontzeptu edo gaiak lagundu du horretan. Izan ere, gertaera latz batek abiarazten duen prozesuaren ertzak arakatu dituzte 12 kantuetan. Aipatzekoa da diskoa plazaratu baino lehen aurresalmenta jarri duela martxan taldeak otsail honetan, eta haien sare sozialetan daudela jarraibideak.