Ane Garcia

Mila Modu | Absurdoaren Paradisua

Audio_placeholder

Mila Modu | Absurdoaren Paradisua

Loading player...
Mila Modu - Musika Pilula
Mila Modu - Musika Pilula

Xabier Yanizen proiektu pertsonal gisa hasi zen Mila Modu 2019an, eta ordutik honako bidean Oscar Arlanzon eta Andoni Campos batu zaizkio. Hor konpon taldean elkarrekin jo izan zuten hirurek 1990eko hamarkadan, baina urteek aurrera egin ahala, musikari hauen lanak ez du gaurkotasunik galdu.

Mila modu egon litezke kantu bat sortzeko, eta hain zuzen, mila modu horietan barrena lortzen den aniztasunean jartzen du taldeak enfasia. Sei kantuz osatutako EPa ez dute soilik 4 musikariek egin. Hain zuzen, kolaborazio horietan aurkitzen du Xabier abeslari eta gitarjoleak sormenaren zentzua.

Musikaz harago doazen ardurak hartzen ditu beregain Mila Modu taldeak haren kantuetan. Hala, gu guztiok arduratzen eta betetzen gaituzten emozioak, gaiak eta kezkak aurkituko ditugu haien kantuetan. Taldekideen hitzetan, «disko potentea da», inondik ere.