En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Jam aretoa nazioarteko zirkuituko geldialdia zenekoa

Izkander Fernandezek astero gai baten bueltan hainbat kantu ekartzen dizkigu. Kasu honetan duela urte batzuk itxi zen Bergarako Jam aretoa izan dugu gogoan MusikHaria saioan. Bertatik nazioarteko talde garrantzitsuak pasa ziren irekita egon zenean.

Audio_placeholder

Jam aretoa nazioarteko zirkuituko geldialdia zenekoa

Loading player...
Ill Niño taldea Jam aretoan 2006an emandako kontzertuan (ARGAZKIA: www.nochederock.com).
Ill Niño taldea Jam aretoan 2006an emandako kontzertuan (ARGAZKIA: www.nochederock.com).

Euskal Herrian kontzertu handiak izaten ziren batean eta bestean. Askok Donostiako belodromoan zein Anoeta kiroldegian egiten zirenak izango ditu gogoan, baina baziren areto ugari zeinetan talde garrantzitsuek ematen zituzten kontzertuak. Horietako bat zen Bergarako Jam aretoa. Izkander Fernandezek berak esan digunez, «urte batzuetan bertan bizi» zen.

Horren harira, nazioarteko taldeekin elkarrizketak egiteko aukera ere izan zuen musika-kritiko lemoaztarrak. Tartean, besteak beste, Marilyn Manson bera ere telefonoz elkarrizketatzeko aukera izan zuela kontatu digu Fernandezek: «kantatzen dueneko ahotsaren antzerakoa du eta elkarrizketatzeko oso erraza da. Galdetzen diozuna galdetuta ere, beti dauka erantzuteko zeozer».

Izan ere nazioarteko zirkuituan, Iberiar Penintsulara gerturatzen ziren talde askok Bartzelona, Madril eta Euskal Herria izaten zituzten jomuga. Hala, taldearen arabera, toki batean edo bestean izaten zen kontzertua. Jam aretoa aproposa zen tamaina ertaineko emanaldiak egiteko eta bertan egon ziren batzuk ekarri dizkigu gogora Izkander Fernandezek. Gehiago ere izan zitezkeen, baina hiru talderen kontzertuak eta pasarteak ekarri dizkigu gogora:

– Deus - Suds & Soda

– The Hotdogs! - Roadstar

– Queens of the stone age - In the fade

Jaurlaritza Logoa