En directo
MusikHaria saioko kolaboratzaile sarea zabaltzen ari gara eta, aste honetan, pozarren gaude kide bat gehiago izango dugulako gurean, Marina Landa. Sarean egiten dituen ekarpenek atentzioa eman eta musikaren mundua beste ikuspegi batetik lantzeko aukera ikusi dugu Landarekin. Izan ere, kantuen diskurtsoak aztertzen dabil azkenaldian, euskarazko musika popularraren azken 30 urteetan egon den diskurtsoa. Horren inguruan lanketa zabala egiten ari da bere tesia idazteko doktoregai donostiarra.
Baina gurera ez da soilik euskarazko musikan zentratuko eta gizartean orokorrean eragina izan duten gaien inguruan sortu diren kantuak ekarriko dizkigu Landak. Aste honetan, azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izan da tartearen ardatz nagusia. Hartara, kantuen bidez batean eta bestean zabaldu diren mezu feministak ekarri dizkigu Landak. Baita ‘purplewashing’ terminoa zer den azaldu ere. Betaurreko moreetatik mundua desberdin ikusten dela argi uzten duten abestiak ekarri dizkigu.
Hauxe da egin digun kantu hautaketa:
– Julieta Venegas y Miau Trío - Mujeres
– Bebe - Malo
– Izaro - Libre
– Anne Etchegoyen eta Itziar Ituño - No es no
Ea datorren astean zer gairekin etortzen zaigun.