

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Euskal musikan mezuari betidanik eman zaio garrantzia, are gehiago euskararen alde egin diren kantuetan. Aldarrikapena izaten da nagusi, baina hori bakarrik izaten al da? Kantu hauen inguruan egin digu azterketa MusikHaria saioan Marina Landak, eta ez gaitu epel utzi.
Izan ere, batzuk ekimen propioz sortzen diren kantuak dira, beste batzuk kanpaina batzuen barruan enkarguz eskatu eta sortuak. Hainbatek mezua jendartera zabaldu eta eragiten dute, besteek ordea kantu bat gehiago izaten bukatzen dute. Kantuen mezuari garrantzia ematea bakarrik ez da izaten ordea gauza. Mezua zabaltzeko modua, musika estiloa, kantuaren egileak nor diren, kanpaina nork egin duen… faktore asko hartu behar izaten dira kontuan.
Hortaz, nahi duten bidea egiten al dute kantu hauek? Galdera hori luzatu digu eta hainbat kantu arretaz entzuteko gomendio batzuk luzatu dizkigu Marina Landak aste honetako tartean:
– Imanol Urbieta - Behin betiko
– Fermin Muguruza, La Furia, Mad Muasel - Klika Korrika
– Urbil Artola, Dani Venegas eta Gorka Sarriegi - Euskararen txatxangorria
– La Basu, Las Tea Party, Ines Osinaga eta Maddalen Arzallus - Hartu kontrola, aukeratu rola
– Esne Beltza - Nahi dut
– Oskorri - Euskal Herrian euskaraz
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
