En directo
Aulestin, Artedramak antolatutako antzerki topaketetan topatu dugu Oier Zuñiga. Beroketa lanetan, izan ere biharamunean saioa dute "Zaldi Urdina"rekin. Asko eman dio antzezlan honek, Zuñigari, baina baitak berak ere lanari: berea da antzerki obraren karteleko ilustrazioa, eta gorputza eta arima ematen ditu oholtza gainean, emanaldi bakoitzean.
«Erdibiturik bizitzea ez da batere xamurra» dio bere instagrameko perfileko esaldiak, baina kontrakoa, modu bakar eta oso batean bizitzeak ez du erakartzen: «Pozik bizi naiz errusiar mendi honetan!» dio, bihotza jarriz hitz bakoitzean.
"Zaldi Urdinak" mahai gainera dakarren gaiaz solastu zaigu: heroinak gurean eragin zuen minaz, eta nola estali dugun garai hori, egia bat baino amets bat, amesgaizto bat bailitzan. Baina zauria hor dago, behar bezala sendatu gabe, eta hori nabari da antzezlanarekin herriz herri dabiltzanean: jendea hunkituta, ikututa gerturatzen zaie.
Eta entsegu eta emanaldien tartean marrazkiak, hor daude beti, behar ditu, goizean jeiki eta zer egin bestela? Oier Zuñigarekin solastea, bai plazerra.