En directo

Oihana AZKUE

#ARTdemia, arte garaikidearen erakusleiho birtuala

Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz, bertan behera geratu dira erregistro telematikoak, eta horrek eragin zuzena du sortzaileen jardunean: ezin dituzte 2020rako proiektu berriak aurkeztu eta ezin dute 2019an egindakoa justikiatu. Hala ere, ekimen berriak martxan daude:  Euskal Herri osoko 30 sortzaileren lanak izango dira ikusgai #ARTdemia erakusketa birtualean apirilaren 6tik aurrera.

Audio_placeholder

#ARTdemia, arte garaikidearen erakusleiho birtuala

Loading player...
Artdemia
Artdemia

Tokiko artisten sorkuntzen erakuslehio birtuala izateko jaio da #ARTdemia ekimena. ARTgia Sorgune Aretoa eta Enebada eta Kultur ACTelkarteen elkarlanaren emaitza da. Helburua berrogeialdiak eragindako geldialdiari erantzun eta erkusketa alternatibo bat egitea da. Euskal Herri osoko 30 sortzaileren lanak erakusgarri jarriko dituzte ARTgiaren webgunean hilabetez, apirilaren 6tik maiatzaren 16ra bitarte.

#ARTdemiari buruzko xehetasun guztiak eman dizkigute 'ARTgia Sorune Aretoa'-ko Bego Lopez de Aberasturik, 'Ene Bada' artisten elkarteko Sara Berasalucek, eta 'Kultur ACT' elkarteko Iñaki Landak.

 

2019ko programak ezin justifikatu, eta 2020ak ezin erregistratu

Arte garaikideak Euskal Herrian bizi duen egoeraz ere mintzatu gara hiru solaskideekin. Izan ere, beste alorretan gertatu bezala aristak babesik gabe geratu dira egoera honetan «deialdi kultural eta artistikoak bertan behera geratu dira, martxorako atera behar zirenak ez dira atera, eta beste epeak atzeratu egin dira. Beraz, ez dago proiektu berriak proposatzeko aukerarik. Bestalde, ez dugu aurreko urteko proiektuak justifikatzeko aukerarik, telematiko guztia bertan behera geratu delako, 'Stand by' egoeran gaude» azaldu digu Bego Lopezek.

Iñaki Landak  bat egin du Lopezen azalpenekin,  «egoera oso konplikatua da» dio. Ohartarazi du lekuan leku egoera oso ezberdina dela, eta irtenbide egoki bezala Usurbilgo udalak egindakoa dela dio, alegia, programatuak zeuden ekimenak atzeratu eta ez bertan behera utzi, baina artistei diru bat aurreratu.  Egoera guztiz aldrebesa dela dio «2020an kudeatu edo sortu behar diren proiketuak ezin ditugu aurkeztu, eta 2019an egindakoak ezin ditugu kobratu, baina gure gastuak hor daude: autonomo kuota, aseguruak...».

Landa, Lopez de Aberasturi eta Berasaluze ados daude, kulturgintzarako plan bat behar da, bestela behin betirako desagertuko dira kultur proiektu asko.

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa