En directo
Larrialdi egoerak eta berekin etorri den itxialdiak ondorio kontaezinak ekarri ditu jendartearen alor guztietan. Horixe izan dugu hizpide Lander Garro idazlearekin, Jon Garaño zine zuzendariarekin eta Tessa Andonegi aktorearekin.
Itxialdiak, kulturan izan duen inpaktua zenbakitan neurtzea, esate batera, ez da batere erraza, baina kulturgintzan dabiltzanek dagoeneko beren haragitan bizi dituzte egoera honek ekarritako kalteak. Bada ordea, lur-jotze egoera hau, hausnarketarako eta bide berriak eraikitzeko balio duela pentsatzen duenik ere. Baita kulturgintzak baldintza hauetan hartzen duen garrantzia aldarrikatzeko garaia dela ere.
Honetaz guztiaz aritu gara Garro, Garaño eta Andonegirekin eta kontatu dizkigute beren eguneroko bizipenak eta aurrera egiteko aholku eta estrategiak ere.