Jon Plazaola: «Noiz ez dakigu ziur, baina ‘Losers’ bira egin, egingo dugu»

Lankideak ez ezik lagunak, lagun-minak, dira Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola. Biak elkartzean sortzen den sinergiak, oztopo teknologiko guztiak baino indar handiagoa du. Elkar estimatzen dute eta hori telematikoki ere antzematen da. Biekin jardun gara solasean, orain arte egindako bideaz, gauden momentuaz eta datorrenaz. Bi aktoreek garbi dute: orain, geratzea egokitzen da, gero behar den bezala ekiteko.

Loading player...
oihana AZKUE|2020/03/30
Captura_de_pantalla_2020-03-25_a_las_17.13.36
Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia

‘Losers’ (galtzaileak), antzerkilanaren bira da, larrialdi egoera honek, momentuz  bertan behera utziarazi duen betste proiektu bat. Begoña Bilbaoren gidaritzapean,  Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak dira komedia  honetako protagonistak. Ez da ogibideak bikote hau elkartzen duen lehenengo aldia: batera zebiltzan hainbat denboraz taula gainean izan den ‘Mokozorrotza’ antzezlanarekin ere. Udaberriari begira, ilusio berrituz zetozen galtzaileei eskeinitako beren lana ezagutaraztera, baina hemendik aurrerakoak ezagunak dituzue: oraingoz bederez, antzerkira joatea ez da sartzen Pedro Sanchezek ezarritako ezinbesteko beharren zerrenda, hortaz, etxean denak «kieto».

Ez dira ordea, «kieto» egotekoak gure bi solas lagunak: egoerak hala baimentzen duenean taula gainera inoiz baino gogotsuago itzultzeko ilusioa bihotzean taupaka dutela, egunak dituen orduak ezin hobeto probesten dituzte etxealdian.

Aitziber Garmendiak aitortu digu, eguna ziztu bizian pasatzen zaiola, egitekoak mila, eta tartean baita gozamena ere: Irati Goikoetxearen 'Andraizea' nobela irakurtzea edota telebista piztu eta enegarren aldiz 'Dirty Dancing' ikustea, bere lagun kuttunarekin momentua partekatuz, nola ez: «Platz, Neoxen Dirty dancing!»"

Jon Plazaolaren eguneko orduak ere abiadan doaz. Etxea txukundu, testuak errepasatu, ideia berriei forma eman,  kirola egin, lagunekin solastu...eta sukaldatu. Aitziber Garmendiak ziurtatu digu, sekulako sukaldaria dela Plazaola. Ez dugu aukera galdu eta errezeta bat eskatu diogu, eta baita honek eman ere: Euskal ramen-a. Ezin duzue galdu!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia