Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

'LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' etxeko sofatik ikusteko moduan

Lourdes Olangua musikariaren inguruko dokumentala zuzendu zuten 2018an Andrea Lopetegik, Izotz Barriok eta Usua Garinek. Batean eta bestean aurkeztu ondoren, YouTuben modu irekian jartzea erabaki zuten otsailean. Aukera ederra da egun hauetan ikusteko eta euskal sortzaile aintzindari hau ezagutzeko.

Audio_placeholder

'LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' etxeko sofatik ikusteko moduan

Loading player...
Musikharia
Musikharia

Zarauztarrak dira zuzendariak eta Zarautzen jaio zen Lou. Sorterria eta musikarekiko duten pasioa abiapuntu hartuta, «LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian» dokumentalaren proiektua aurkeztu zuten Zarauzko Udalak ematen dituen Daniel Txopitea beka lortzeko. Eta, baita lortu ere.

80. hamarkadako abeslaria zer Lou Olangua eta Usua Garinen hitzetan «dokumentalari esker jakin dugu hamarkada hartan emakume gehiago egon bazeudela, baina haietaz gutxi hitz egin da. Kopuruz gutxiago ziren arren, oso potenteak ziren oholtzara igotakoak».

2018an egin zuten dokumentala, eta, besteak beste, Dock of the Bay jaialdiko sail ofizialean egon zen, publikoaren saria eskuratuz. Hori eta gauza gehiago kontatu dizkigute Izotz Barriok eta Usua Garinek Musikharia saioan.

Jaurlaritza Logoa