En directo

Naiz Irratia

«Gauza asko aldatu dira eta greba eredua ere aldatu beharko da»

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak topaketa egin du gaur Barakaldoko BEC-en. Urtarrilaren 30eko greba orokorraren deialdiari begira, topaketa mugarri bezala irudikatu dute. Edurne Larrañaga ordezkariarekin hitz egin dugu.

Audio_placeholder

«Gauza asko aldatu dira eta greba eredua ere aldatu beharko da»

Loading player...
Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek topaketa egin dute Barkaldon. (@ernaigazte)
Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek topaketa egin dute Barkaldon. (@ernaigazte)

Barakaldoko BEC-en elkartu dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileak. Edurne Larrañaga ordezkariak azaldu digunez, topaketa mugarria izatea espero dute: «Ikasturtea abiatu genuen egungo egoerara birkokatu behar zela pentsatuz; bidean aurrera egiten hasi ginen, tartean greba eguna ere ezarri genuen eta, prozesua luzatuz, gaurko eguna mugarri bezala ezarri genuen».

200 pertsonatik gora elkartu dira topagunean, kolektibo ugaritakoak. Eragile berriek ere izan dute hitza: «Bi eztabaida espazio antolatu ditugu: bata lana eta babes sozialari lotuagoa, eta bestea krisialdi sistemikoa eta larrialdi ekologikoari lotuagoa. Guztiok norabide komun horretan tiraka, bestelako eredu sozial bat eraiki nahi dugu».

Urtarrilaren 30eko greba orokorra inflexio puntua izango dela uste du Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak: «Greba orokorrak inflexio puntu nagusia dira, sindikatuontzat, borroka tresna goren bat dira. Borroka honetan ere kontziente gara urtarrilaren 30ean ezer bukatuko ez dela. Prekarizazio eta pobrezia prozesuak kroniko bihurtzen ari dira Euskal Herrian».

Greba orokor honek berezitasuna ere izango duela nabarmendu du Larrañagak: «Ofentsiba bezala planteatzen dugu. Badakigu zeri esaten diogun ezetz, baina, elkarrekin adostu dugun aldarrikapen taulan, egoera honi buelta emateko neurriak azaldu ditugu. Greba hau guretzat berezia da, trantsiziozko greba bat izango delako. Gauza asko aldatu dira eta greba eredua ere aldatu beharko da».

Jaurlaritza Logoa