'Susmaezinak', Itxaro Bordaren azken eleberria

Oihane Larretxea izan da Itxaro Bordaren azken eleberriaren aurkezpenean. Nobela fikziozkoa da. Bertako pertsonaiak ETAko 'Erauntsi' komando kideak dira, Iparraldekoak, eta, azkenean, mugaren bi aldeetako poliziek atxilotzen dituztenak. Atentatuetan hil eta zauritako biktimak agertzen dira, hauek ere liburuaren protagonista gisa. 

Loading player...
Naiz Irratia|08/10/2019
Itxaro-borda
‘Susmaezinak’ liburua aurkeztu du Itxaro Bordak Donostian. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Euskal Herriko «berunezko» urteetan dago oinarrituta eleberria. Bordak ETAren atentatuen biktimen pentsamendua ekarri du liburura. Oraino idazle gutxik jorratu dute bide hori, baina etorkizunean sortzaile gehiagok «modu askeagoan» idatziko dutelakoan dago egilea.

 

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia