IRRATIA

Alegian izan gara Karmen egunaren bezperan Kosta ala kosta saioan

Erraldoien konpartsak izango dira Alegiako festen hasierako protagonista, haiekin hizketan izan gara. Baita herriari buruz kontatzeko ugari duen Julen Goikoetxearekin ere, Bigarren Kafearen faltan, Kosta ala kostara ekarri dugu.

Haritz Rekondo Juanito eta Karmele erraldoiak dantzatzen izango da aurki Alegian. (NAIZ IRRATIA)

This browser does not support the audio element.


Horrez gainera, atzo, Iruñetik etxera bueltan, Lekunberrin geldialdia egin genuen eta Gorka Urbizurekin ere elkartu ginen. Abbey Road estudio mitikoan izan da, Londresen, eta bertako bizipenen berri eman digu musikari nafarrak.