Jokin Gillisagasti (Nøgen): «Prozesuan gauden pertsonak gara, beti kontraesanean gaude»
Jokin Gilisagasti Donostian jaio zen 1987an, Margot, Ze Esatek! eta Nøgen taldeetako bateria-jotzailea, lanbidez, filosofia irakaslea da Irungo Pio Barojan ikastetxean. Hausnarketarako gogotsu eta garden etorri da 'Otea Lili' saiora
This browser does not support the audio element.
Gillasagasti beste modu batera esan digu: prozesuan gauden pertsonak gara, eta beti kontraesanean gaude.«Denok daukagu egunero zerbait ikasteko bizitzan», dio musikariak. Nabari zaio filosofia ikasi duela, baina, beti apal, ez du horren erakustaldirik egin nahi. Irungo Pio Baroja ikastetxean irakasle izateak markatu duela aitortu du, eta unibertsitatean baino gehiago ikasten ari omen da ikasleekin. Hauek dira aukeratu dituen kantuak: Margot, Ze Esatek!, Nøgen, Mursego, Zea Mays, Oskorri eta Willis Drummond.