Burdinola | Euskal Herriko heavy metalaren historia (I)
This browser does not support the audio element.
Inaxio Esnaola
Ingalaterran sortu zen heavy metala. Euskal Herrian, berriz, txoko hainbatetan piztu zen metal doinuen sua. Hala nola, Lasarte-Orian, Bardozen, Donostian, Sestaon, Gasteizen, Zestoan eta Iruñean.
Aitzindari izan ziren hamar talde nabarmendu ditu 'Burdinola' saioak lehen atalean: Angeles del Infierno, Killers, Exodo, Osiris, Mergus, Thor, Caid Deceit, Sparto, Leize eta Su ta Gar.