IRRATIA

Artisten bilakaera hizketagai 'Zarata' tartean

Serge artistaren kantu berriena ekarri digu aste honetan Iker Barbara Zarata Mondosonoroko kazetariak. Serge aurretik Zarauzko 'Eraso!' taldean egindako ibilbideagatik da ezagun. Musika indartsu eta doinu pisutsuak egitetik, kantu askoz ere intimo eta poperoagoak egitera pasa da azkenaldian ordea zarauztarra.

'Deus ez' taldekoek bideokliparekin aurkeztu dute azken kantua.

This browser does not support the audio element.


Horrez gainera beste hiru proposamen interesgarri ekarri ditu Bárbarak aste honetan ere. Doinu gozoak, esperimentalak zein rockeroagoak entzuteko aukera izan dugu 'Zarata' tartean:

– Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkizia - Zergatik

– Deus ez - Gose

– Serge - Dena itzaliko bagenu

– The Beatpunkers - Punk revival