Xabier Urrestirentzako etxea eta lantokia da bere belaontzia
This browser does not support the audio element.
Igone Mariezkurrena
Ibiza eta Formentera irletako eta Columbrestes artxipielagoko bazter ederrenak irudikatzen lagundu digu Xabier Urrestik, irrati uhinen bidez ezin kolorerik eta kresal- usainik transmititu, baina hori ere lortu du ia-ia…
Eta, batez ere, itsaszaletasuna kutsatu digu. Elitismotik urrun, itsasoa bere dimentsio guztietan maitatzen, errespetatzen eta zaintzen duen norbaiten pasioa.
Palermorainoko zeharkaldia egiteke du Xabierrek, behin itsasora bota zuten botila hura jaso zuen pertsonarekin elkartzeko. Egingo du, ziur. Eta, egiten duenean, zeharkaldia bera izango da porturatzea baino ederragoa.