Live
Ostegunero bezala, Ithakaranzko bidean aurrera goaz eta aste honetan Afrika aldera egingo dugu. Afrika mendebaldeko kostaldera. Portugaleteko Ander Arrillagak kontatuko digu nola Lorea neskalagunarekin batera, kamioi bat eskuratu eta atondu duten Afrika iparraldetik hegoalderaino zeharkatzeko. Aitzakia: olatuak, surfa.
Abiatu… abiatu ziren, baina eten ere bai, pandemiak geldiarazi zituen eta kamioian, Marokoko kanpin batean pasatu dute konfinamendua. Aurrera egin nahiko lukete, baina erabakia ez dago euren esku. Dena dela, orain artekoak eman duena gurekin partekatuko dute, eta aurreratzen dizuet ez dela gutxi.
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Sports
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Sports