Live
Gure hurrengo portua Sri Lanka izango da, Indiaren hego-ekialdera dagoen ur-tanta forma duen uhartea, herrialde subiranoa, Bengalako Golkoan, Ozeano Indikoan. Jon Andoni Cobo-ren eskutik ezagutuko dugu.
Abanto-Zierbenako Las Carreras auzokoa da Jon Andoni eta hain justu herriko beste hiru lagunekin egin zuen bidaia hau orain urtebete. Sri Lankako Colombo hiriburuan lur hartu eta, erlojuaren orratzen norabide berean, irlari bira eman zioten. Nola? Ba tuk-tukez. Asian oso ohikoak dira hiru gurpil eta sabaia duten motor hauek.
Oihana, hondartzak, lokatza, animalia basatiak eta pikante asko… horiek izan dira tuk-tukez egin dugun bidaia honen osagaiak.
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Sports
«Gaztetan hasi nintzenean, ez nuen espektatiba handirik; iritsi zaidana esker onez hartu dut»
IRRATIA
Zein eragin du jarduera fisikoak gure ongizate psikologikoan?
IRRATIA