Live

Bigarren Kafea

Jon Ander Peñagarikano, zinema izarra Txinan

Jon Ander Peñagarikano gipuzkoarra Txinara joan zen bizitzera, 2013an. Ordutik, pelikula eta iragarki ugaritan parte hartzeko aukera izan du. 

Audio_placeholder

Jon Ander Peñagarikano, zinema izarra Txinan

Loading player...

Ningbo Txinako Zheijang probintziako hiri bat da. 8 milioi biztanle inguru ditu, eta horietako bat da Jon Ander Peñagarikano musikari eta aktore euskalduna. «Lantegi bat nuen hemen, eta krisiarekin itxi egin behar izan nuen, orduan hasi nintzen Txinara joaten» kontatu digu. «Hasieran hara joaten nintzenean, bizpahiru astez egoten nintzen eta Euskal Herrira itzultzen nintzen, baina 2013an Txinan geratzea erabaki nuen» dio Peñagarikanok. 

Akordeoia eraman zuen, eta kalean jotzen hasi zen. Egun batean, pelikula batean parte hartzeko proposamena luzatu zioten. Batetik, bere itxurarengatik, baina bestetik «alaia eta lotsagabea naizelako». Telebista, iragarkiak, pelikulak... denetarik egin du dagoeneko, tartean '1921' (Huang Jianxin eta Dasheng Zhengena), Txinako Alderdi Komunistaren mendeurrena kontatzen duena. 

Sorterrira bisitan dagoela aprobetxatuz, elkarrizketa egin diogu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa