Live

Maite Bidarte | Ekhiñe Zapiain

Abiatu dira Lekeition 'Loraldia Gazte Kultur Sormen Egonaldiak'

Hasi dira Lekeition 'Loraldia Gazte Kultur Sormen Egonaldiak'. Hala, ekainaren 27ra arte Euskal Herriko hainbat gaztek izango dute aukera haien proiektu artistikoak garatzeko, eta bidelagun izango dituzte, tutore moduan, sortzaile profesionalak. 'Zebrabidea' bertan izan da.

Audio_placeholder

Abiatu dira Lekeition 'Loraldia Gazte Kultur Sormen Egonaldiak'

Loading player...
'Loraldia Gazte Kultur Sormen Egonaldietan parte hartzen ari diren gazteak
'Loraldia Gazte Kultur Sormen Egonaldietan parte hartzen ari diren gazteak (Amaia Ocerin)

Sormena da egun hauetan protagonista Lekeition. Ekainaren 23tik 27ra ospatuko da 'Lekeitioko Sormen Astea'-ren paraleloan abiatu dira 'Loraldia Gazte Kultur Sormen Egonaldiak' ere. Zebrabidea saioa Lekeitiora hurbildu da egonaldian parte hartzen ari diren gazteak eta proiektuak ezagutzera: zazpi proiektu, talentua eta sortzeko gogo asko.

Sormen egonaldietan parte hartzen ari diren sortzaileak Euskal Herri osokoak dira eta 30 urte azpikoak. Amaia Ocerin Loraldia ekimeneko arduradunak azaldu digunez, «diziplina anitzekoak izatea, kultur arloan berrikuntzaren bat gehitzea, eta benetan, proiektuaren atzean asmo bat izatea» baloratu dute. Loraldiak berak bermatuko die gazte sortzaileei lekua, mantenua eta behar teknikoak.

'Irhitzi', 'Ximurrak', Amultsuki, 'Bertikaltasunetik haratago', 'Harremanak', Ibiltariak kaleetan zehar' eta 'Zitekeenaren galdera batzuk' dira Loraldiako egonaldietan aukeratutako proiektuak, eta sortzen arituko diren gazteak dira: Gari Arambarri, Hekthor Briñas, Nerea Lizarralde, Nerea Sanz, Maite Gandia, Oier Agirre, Lide Arrieta, Noa Andueza, Nora Urdanpilleta, Aritz Castillo, Markel Urrestarazu, Maria del Pino, Jone Muruzabal, Antia Lopez, Joane Zarragoitia, Maddi Etxeberria eta Gontzal Royela.

Tutore lanetan, gazteen aholkulari gisa arituko dira Ines Osinaga, Jon Maya, Nerea Ariznabarrete, Izaro Andres, Maria Oses eta Hortzmuga konpania.

 

 

Jaurlaritza Logoa