Live
Bueltan da beste urte batez Black Friday fenomenoa, baino nola funtzionatzen du honek? Benetan daude begi aurrean saltzen dizkiguten eskaintza eta promozioak? Gabonen atarian denok nahi dugu probestu eta diru pixka bat aurreztu.
Datuen meatzaritzan eta Adimen Artifizialean aditua den Unai Elordik kontatu digunez, dena ez da uste bezain erraza. «Serie tenporalak izeneko sistemak daude. Black Friday bezalako garaietan negozioek dirua egin nahi dute. Prezioak aktualizatzen dituzte algoritmo baten bidez. Gu ez gara jabetzen aldaketa esanguratsuak ez direlako, baina sekulako dirutzak ateratzen dituzte hortik. Zuri txollo bat dela sinestarazten dizute baina beraiek etekina ateratzen ari dira», argitu digu.
Elordik dioenez, «Sistemak bultzatzen gaitu behar ez ditugun erosketak egitera». Datu meatzaritzari dagokionez, erosi aurretiko eta ondorengo uneak jasotzen dira. Erosteko antsietatea eta ondorengo hutsunea izan dugu hizpide, urteetan zehar gehiago erosteak tristeago bilakatu gaituela.