Live

NAIZ Irratia

‘Plastificar’ da Marenen ‘Qué lastima’ disko berriko azken aurrerapen kantua

Azaroaren 8an kaleratuko du estudioko bigarren lan luzea Maren musikari bizkaitarrak. Azken aurrerapenaren inguruan izan da NAIZ Irratiko MusikHaria saioan eta bertan kontatu dizkigu azken berritasunak.

Audio_placeholder

‘Plastificar’ da Marenen ‘Qué lastima’ disko berriko azken aurrerapen kantua

Loading player...
Victor Rossy izan du ondoan Marenek ‘Plastificar’ kantu berrian.
Victor Rossy izan du ondoan Marenek ‘Plastificar’ kantu berrian. (MAREN)

Argazki bat betirako gorde nahi dugunean, plastifikatzeko ohitura izaten da askotan. Bada, pixka bat hortik ere badoa ‘Plastificar’, Marenen kantu berriena. Victor Rossy izan du abesti honetan kolaboratzen, Malmö 040 taldeko gitarra-jotzailea eta Marenen bikotea dena.

Udako oporraldiko egun lasai bat nolakoa den kontatzen duen abesti bat da bizkaitarrak kaleratu duen azkena. Maitasun erromantikotik edaten duen kantua eta hori islatzen duen bideoklipa, baina, sorburuan, mina ematen duen esaldi bat duena: «bihotzaren ordez harri bat duzu bularrean». Esaldi hori esan zioten Mareni gaztetxoa zela eskolako hitzaldi batean. Bikoteak bere kabuz egin du bideoklipa, elkar grabatuz, une intimoak erakutsiz, baina «intimoegia izan gabe». 

Hala ere, jende askok, iragarpenarekin nahastuta, ea ezkontzera ote doazen eta antzerako galderak egin dizkio Mareni: «Pentsa, nire amari ere deitu dio batek edo bestek zorionak emanaz alaba ezkontzen zaiola-eta. Baina ez dakit nolatan iritsi diren horraino, nahikoa argi utzi baigenuen elkarrekin abestutako kantu bat aurkeztera gindoazela»

‘Qué lastima’ diskoaren kontzeptua pixkanaka gehiago ulertzen ari gara, beraz, eta MusikHaria saioan esan digunez, azaroaren 8an etorriko da diskoa.

Jaurlaritza Logoa