Zuzenean 00:00h - 02:00h

NAIZ FORMULA

Naiz Irratia

02:00h - 04:00h

MusikHaria (Errepikapena)

Iker Gurrutxaga

04:00h - 05:00h

Bideokluba (Errepikapena)

Maite Bidarte

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Qué lástima’ bigarren lan luzea zuzenean aurkezten hasi da Maren

Aurreko urtea bukatzear zela atera zuen bere ibilbideko bigarren disko luzea Maren musikari gallartarrak. Madrilgo Vesta aretoa jendez mukuru beteta zela hasi zuen bira aurreko astean eta ostiral honetan, urtarrilak 31, Donostiako Antzoki Zaharrean izango da.

Nafarroako lurretan ibili zen Maren «Qué lástima» diskoaren iruditeria lantzen.
Nafarroako lurretan ibili zen Maren «Qué lástima» diskoaren iruditeria lantzen. (ARRIGURI)

Azaroaren 8an atera behar zuen Marenen disko berriak eta orduan ere norbaitek ohikutako zuen ‘¡Qué lastima!’, diskoa azaroaren 29ra arte ez publikatzea erabaki baitzuen musikari bizkaitarrak Valentziako Goidi-aren kaltetuei errespetua gorde asmoz. 

Izan ere, Mediterraneo inguruan ongi ezagutzen dute Marenen musika, hango jaialdi askotan ibilia baita bere musika aurkezten. Bira berria aurreko astean abiatu zuen, Madrilen, Vesta aretoa jendez bete-beteta zegoela, sarrera guztiak saldu zituen. Aste honetan, ostiralean, urtarrilak 31, Donostiako Antzoki Zaharrean, emango dio jarraipena birari. Otsailaren 13an, Bartzelonan, bere egungo bizitokian, etorriko da hurrengoa eta, momentuz iragarri duen azkena, Bilbon, BBK aretoan, apirilaren 12an. 

Heldutasun nabarmena duen diskoa

2021ean atera zuen Marenek ‘Margaritas y lavanda’ lehen diskoa eta lau urte alferrik ez direla igaro nabari da ‘Qué lástima’ lan berri honetan. Orduan ere zuen gaztetasunerako helduagoen munduan kokatu genezakeen kantu sorta eskaini zigula aipatzen genuen, baina honetan bidean ikasitako guztia diskora nola eraman duen ikusi dugu.

Hamar abesti dira Edu Martinez eta Carlos Dueñasekin landu eta kaleratu dituenak, bost bideoklip landurekin batera. Barrura begira jarri eta gisa horretara kanporatu ditu hitzak, oraingo honetan alter-egorik baliatu gabe. Musikaren industrian ezagutu duen alde ilunaren eta mundu horretan egoteko apustua egin izanaren gorabeherek zerikusirik izan dute idatzi dituenetan. Eta hori kontatzeko moduan, gaztea dela erakusten duen arren, aurreko diskoan izan zezakeen nerabe puntu hori desagertu egin dela esan dezakegu.

Aldaketa musikala

Maiz aipatu izan da tradizioa eta abangoardiaren arteko nahasketa egiten dabilela musikari asko, batez ere folkaren bueltan. Bada, Marenek 60-70etako musikarekin gauza bera egin duela esan dezakegu. Garai haietako perkusio soinuetatik abiatu eta gaur egungo sintetizadore eta indie eszenako ekoizpenetara bideratutako kantuak baitira sortu dituen gehienak. Zuri-beltzeko telebistan ikusten ziren rock taldeen unibertsoa eta MTVko indie eszena britainiarreko taldeena uztartu dituela esan daiteke.

Dena dela, kantu guztien artean badira hiru oso desberdinak direnak. Anne Lukinekin batera abesten duen ‘Acostumbrarme’ kantuak punk izpiritua eta amorrua ditu. Euskaraz egin duen ‘Haginekaz’ kantuan, berriz, esperimentazio dezente dagoela esan daiteke, techno ukitu bat, gitarra akustikoa… harrigarria izan da kantua diskoaren baitan. Single moduan etorri zen ‘Plastificar’ da azkena, kantu biluziena, bikotea duen Victor Rossyrekin abesten duena. Madrilen elkarrekin izan ziren biak. Donostian ere izango ote da aukera hori? Ikusiko dugu.

MusikHaria saioan izan zen diskoa aurkezten, eta, kontzertuaren aurretik motorrak berotzeko, goiko aldean duzue diskoa Marenekin aztertu genueneko audioa.

Jaurlaritza Logoa