Live

Bigarren Kafea

«Bi hezkuntza sistema ditugu eta horrek asko markatzen du»

Ia 30 urteko ibilbidea du Hik Hasi egitasmoak. Hiru hamarkada hauetan gogor jardun dute lanean Euskal Herriko hezkuntza arloko eragileen topagunea izateko. Ainhoa Azpirotzek proiektua azaldu digu. 

Audio_placeholder

«Bi hezkuntza sistema ditugu eta horrek asko markatzen du»

Loading player...

Hezkuntzaren arloko topagune feminista eta horizontala, euskal hezkuntza sistema propio bat aldarrikatu duena, euskara ardatz izanik. Hik Hasi egitasmoak amets handiak ditu, zalantzarik gabe. «Helburu potoloak jarri behar dira, horra iristeko bidea egiteko. 29 urte daramatzagu eta urratsez urrats bagoaz helburu batzuk xume lortuz» esan digu Ainhoa Azpirotz Eizmendik, Hik Hasiko eragiletza arduradunak. 

1995ean sortu zuen irakasle talde batek, eta Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria izan zen lehenego proiektua. Ordutik, hamarnaka proiektu sortu dituzte: liburu monografikoak, ikus-entzunezko materiala, udako topaketa pedagogikoak, formazioak, jardunaldiak, ikastetxeetara bisitak... 

Hori gutxi balitz, duela gutxi aholkularitza zerbitzua jarri zuten martxan. «Aholkularitza iaz jaio zen; gakoa irakasleen arteko komunikazio eta antolaketa hobetzea da, ikasleen beharrak ezagutzea laguntza emozionala hobeto emateko eta gogoeta egitea hobekuntzak egiten jarraitzeko».

Euskal Herri mailako hezkuntza komunitate osoari laguntzeko helburua du egitasmoak, kontuan izanda ez dela erraza. «Bi hezkuntza sistema ditugu eta horrek asko markatzen du» esan digu Azpirotzek. Baina argi dute, «lurraldetasuna eta sareez gaindi aritzearen ezaugarri hori hasieratik izan dugu».

 

Hik Hasi egitasmoa gehiago ezagutzeko aukera izan dugu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa