Live

Lide Hernando

Musika, aldaketen pizgarri

Musikaren boterea kalkula ezina da. Hain da handia, ezen historian zehar jazotako gertakari politiko eta sozial askoren bueltan kantuak egon baitira, jendartearen kohesioan lagundu dutenak, edota iraultzen pizgarri izan direnak.

Audio_placeholder

Musika, aldaketen pizgarri

Loading player...
Rua da Graça. Lisboa
Rua da Graça. Lisboa (Luis MN )

Asko hitz egiten da musikaren botereaz. Alzheimerrak jotako gaixoekin erabiltzen da memoria emozioen bitartez sustatzeko, adibidez, eta depresioa duten pertsonen sendatze prozesuan ere indar handia dute abestiek. Baina musikaren boterea ez da soilik intrapertsonala; musikaren boterea ere, edo batez ere, interpretsonala da. Gizarte osoak konekta ditzake.

Aste honetako Ad Libitum saioan, historian zehar eman diren iraultza edota mugimendu sozial batzuen orbitan egon diren abestien inguruan hitz egin dugu; horiek amankomunean dituzten ezaugarriak identifikatu asmoz.

Iraultza historikoetakoak martxa militarrak direla ikusiko dugu; hala nola, Frantziako La Marseillese edota Anarkismoaren Warszawianka. Irratiak paper ezin garrantzitsuagoa izan zuen Portugalgo Krabelinen Iraultzaz ere hitz egingo dugu, tartean egon ziren bi abestiak aipatuz, eta 70. hamarkadan zehar Latinoamerikan, Jamaikan edota Estatu Batuetan gertatutako beste mugimendu sozialetan musikak izan duen indarra ere izango dugu hizketagai.

Beste motatako iraultza batzuk ere aipatuko ditugu, esaterako, LGTBIQ+ kolektiboarena, baita egoera politiko jakin bati erantzun asmoz sortutako musika estilo berri bati buruz ere. Historiaz beteriko saio heterogeneoa dakarkigu gaurkoan; ez galdu!

Jaurlaritza Logoa