Live

Aimar Erkiaga

Lanthimosen 'Pobres Criaturas' eta Oscar sarietako zalaparta

Ostiralean estreinatzen da Giórjos Lánthimos zine zuzendari greziarraren 'Pobres Criaturas', eta film hau da aste honetako gomendio bakarra. Pantaila txikirako bi proposamen ditugu, biak ere atlantikotik bestalde datozenak: 'Los delincuentes' eta 'El hauge del humano'.

Audio_placeholder

Lanthimosen 'Pobres Criaturas' eta Oscar sarietako zalaparta

Loading player...
'Pobres Criaturas' filmeko protagonista da Emma Stone aktorea
'Pobres Criaturas' filmeko protagonista da Emma Stone aktorea (Pobres Criaturas)

Martxoaren 10ean banatuko dira Oscar saria Dolby antzokian, eta ohi bezala zalaparta sortu dute izendapenek. Faborito nagusia Christopher Nolan ‘Oppenaimer’ filma da, 13 izendapen lortu ditu. Zalaparta sortu da 'Barbie' filmeko Margot Robbie aktoreak ez duela izendapenik jaso, eta bai, ordea, Ryan Goslinek. Aurtengo sorpresa izan da ‘Anatomie d'une chute’ film frantsesa, eta noski, Pablo Berger zine zuzendariaren 'Robot Dreams'. Bideokluba saioan aztertu ditugu izendapenak.

Bestetik, asteko zine gomendiorik gabe ez gara geratu NAIZ irratiako Bideokluba saioan. Pantaila handian gomendio bakarra, Giorjos Lánthimos zine greziarraren 'Pobres Criaturas'.

Pobres Criaturas, Giorjos Lánthimos

Venezian sari nagusia jaso eta gero Hego Euskal Herriko zine aretoetara iritsi da Lánthimosen azkena. Martxoaren 10ean banatuko diren Oskar sarietan  11 izendapen jaso ditu, eta 'Oppenhaimer'-ekin faboritoa da film onenaren saria irabazteko.

Alasdair Gray eskoziar idazlearen izen bereko eleberrianen egokitzapen bat da. Bella Baxter izeneko emakume bitxi baten bizipenak kontatzen ditu. Bellaren ama haurdunaldiko lehenengo hilabeteetan hilko da, eta  Frankensteinen itsura handia duen zientzialari bati esker,  oraindik jaio ez den Bellaren burmuina bere hildako amaren gorputzean kokatzen da. Esperimentu bitxi horri esker,  Bella berpiztu egingo da, baina jaio berri baten pentsamendu ahamenarekin.

Egiten dituen filmeak bezala, Lanthimosen ibilbidea ere bitxia da. Europar autore zineman hasi eta Hollywoodeko aktore eta ekoiztetxe erraldoiekin lan egiten du orain.  Bereak dira Collin Farrelek protagonizatutako 'Langosta' edo Emma Stone eta Rachel Weiszen arteko lehia kontatzen duen 'La favorita’.

Pantaila txikian zer ikusi?

Los delincuentes, FILMIN

Banku batean lan egiten duen langile batek hurrengoa pentsatzen du: «Zenbat diru lapurtu behar dut bizitza osoan lan gehiago ez egiteko?». Helburu horri heldu eta  laneko konplize bat bilatuko, eta hurrengoa kalkulatu: «Zenbat denbora egon beharko dut kartzelan diru hori lapurtzeagatik?». Ez da spoiler bat, baina jakin, dirua lapurtuko duela. Horixe da 'Los delincuentes' filmaren abiapuntua, Rodrigo Moreno argentinarrak zuzendu du Filmin plataforman ikusgai dagoen filma.
 

Canneseko Zinemaldiko ‘Un certain regard’ sailean  eta Donostiako Zinemaldiko ‘Zabaltegi Tabakalera’ sailean ere lehiatu zen. Nahiz eta hasieran bide bat hartuko duela pentsatu, eta hasiera benetan interesgarria zian, protagonista behin kartzelan dagoenean jotzen du filmak goia.  Lapurreta filmak maite badituzu, aukera ederra da hau.

 El auge humano, FILMIN

Hiru gizon gazteren istorioa kontatzen du filmak. Bata argentinarra da, bigarrena Mozanbikeo eta hirugarrena Filipinasen jaio da. Internet bitartez ezagutu dute elkar, eta hirurak dute egoera bera: zailtasuna dute lana topatzeko, gizarteak baztertu egiten dituelako.

Trama honetatik abiatuta, munduko paraje, leku eta kultura ezberdinak erakutsiko ditu Eduardo Williams zuzendari argentinarrak. Filma 2016ko Locarnoko Zinemaldian estreinatu zen, eta aurten estreinatu da jarraipena, 'El auge del humano 3'. Bitxikeria da, baina bigarrena ez da exisitizen. Zuzendariaren  hautuak...

Narrazio tradizionalaren antipodetan kokatzen da 'El auge del humano' filma. Trama jarraitu behar den film bat baino, ikus-entzunezko esperientzia bat bezala definituko nuke nik. Agian, zaila da filmean sartzea, baina behin hau lortuta, trantze baten barruan aurkituko duzu zure ikuslea.

Jaurlaritza Logoa