Live

Doinuetatik Haratago | Jokin Erkoreka

Jokin Erkoreka izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Mamu taldeko kide, idazle eta beste gauza askotan ere aritzen da Jokin. Bere kantu kuttun batzuk erakutsi nahi izan dizkigu nostalgiari tiraka egindako aukeraketa honetan.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Jokin Erkoreka

Loading player...
Jokin Erkoreka elkarrizketa dugu Bigarren Kafean.
Jokin Erkoreka elkarrizketa dugu Bigarren Kafean. (Jokin Erkoreka.)

Lehen kantu kuttun gisa, Militarie gun taldearen 'Do it faster' abestia aukeratu du Jokinek. «Hardckorearen eszena aurrepauso erraldoiak egiten dabil eta hainbat talde interesgarri daude». Erkorekak, ordea, Militarie gun ekarri nahi izan digu eta argi ditu arrazoiak. «Maldurtasun eta melodiaren arteko gurutzabide hau, saltoka ibiltzeko moduko ereserkia».

Bigarren kantu kuttun gisa Cala Vento taldearen 'Ferrari' ekarri nahi izan du gurera Jokinek. «Euskal Herrian gero eta ospe gehiago hartzen ari da taldea, eta egia esan, beraien melodiarako fomulak zoratuta nauka». Estatu mailako disko onenen artean kokatu dute kataluiniarren taldearen azken lana eta Jokinen azken urteko kuttunen artean dabil aspalditik. «Jaialdi batean ikusi nituen eta gogoz nago berriz ikusteko, Bilboko antzokian edo, izan ere, egiten dituzten kantuek beti merezi dute belarriak zorroztea».

Hirugarren kantu kuttun Fiddlehead taldearen 'Sleepyhead' kantua ekarri nahi izan digu Jokinek. «Estatu Batuetako beste kostara joanda, Bostoneko eszenak badu bere erantzuna hardcorearen berpiztean eta talde hau adibide da». Zerk egiten ditu ordea berezi? «90 hamarkadako kutsua dute eta riff eta erritmo interesgarri asko, klase ertaineko gazteriaren gatazkak dituzte hizgai gainera».

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, disko berria kaleratu berri duen Leihotikan taldearen 'Etorkizuna ginenean' aukeratu du Jokinek. «Edozein hardcore melodikok behar dituen osagarriak ditu kantuak, dagokion neurrian eta gustu haundiz gainera, beste behin Gorka Urbizuren aurrean txapela kendu beharko dugu» aipatu du Jokinek. . Izan ere, Urbizu aritu da Leihotikan taldeari laguntza eskeiniz eta kantutzar honetan nabaria da bere ukitua.

Jaurlaritza Logoa