Live

Alba Cabrera

Alegiatik Boli Kostara: «Bidean ezagututako jendeak ematen zigun aurrera jarraitzeko indarra»

Zortzi hilabeteko eta 8.600 kilometroko zeharkaldia egin dute Ander Arandiak eta Garbi Arroyuelok. Nola? Tandemean abiatu zen bikotea Alegiatik, Ugandara iristeko xedearekin.

Audio_placeholder

Alegiatik Boli Kostara: «Bidean ezagututako jendeak ematen zigun aurrera jarraitzeko indarra»

Loading player...
Ander Arandiak eta Garbi Arroyuelok Afrika ezagutu zuten Tandemaren gainean
Ander Arandiak eta Garbi Arroyuelok Afrika ezagutu zuten Tandemaren gainean (Ander Arandia)

Etxea dortoken pareko eraman dute Aitor Arandiak eta Garbi Arroyuelok. Izan ere, tandem baten gainean, Alegiatik abiatu eta Boli Kostara arte, zortzi hilabete pasatxoko zeharkaldia egin dute. Hala, pedalkaden kronika egin du Arandiak saio honetan, 8.600 kilometroko abentura laburbiltzeko.

Asmo argiz abiatu ziren etxetik, Uganda begiz jota baitzuten, Muwkano Lagun proiektuko kideengara iristeko helburuz. Ez dute aurreikusitakoa bete, bidean, tarteka, korapilatu egiten baitira espektatibak. Dena dela, Arandiak dio xedea bete dutela: «Oso zailak izan dira zeharkatutako herrialdeak, baina bidean ezagututako jendeak ematen zigun aurrera jarraitzeko indarra». Konfiantza ariketa izan da bikotearentzat tandem gainera igotzea eta, elkarrizketatuaren iritziz, beren arteko komunikazioa areagotu du bidaiatzeko moduak berak: «Badirudi, naturalki, baxu dagoenean bat bestea gogortu egiten dela, ondokoari lagundu eta taldeari tira egiten diola. Bikotean bidaiatzeak horixe dakar».

Ongietorri malkartsua egin zien Marokok, Atlas mendikatea gora-behera zeharkatu behar izan baitzuten; ondoren, Mendebaldeko Saharako nahiz Mauritaniako ateak ireki eta hondar artean, klima desertikoan barna murgiltzeko. Ez zen lan makala izan zeharkaldia eta, horrelako egoeretan, bidean aurrera egitean bezain garrantzitsua omen atseden hartzen jakitea: «Oso poliki bidaiatu behar da eta nekea etengabe pilatzen da. Programatu egin behar dira atsedenaldiak, aurreikusi eta bete».

Inflexio puntua izan zen Mauritania. Hortik aurrera, bidaiari beste begirada batetik erreparatzen hasi ziren, lasaiago hartzen eta bideaz beraz gehiago gozatzen. Senegalen, Kellesensa egitasmoko kideekin egon ziren eta beste hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde eta ekimen ere ezagutu zituzten bidean aurrera egin ahala, Ginea Bissaun, Ginean, Sierra Leonan edota Liberian.

Boli Kostan ziren abenturaren zortzigarren hilabetean, «oso justu», Arandiaren bizipenez. Hasierako aurreikuspenek bete ez arren, biziki asebeteta bueltatu ziren. Itzuliko al dira Boli Kostara tandem gainean Ugandara bitarten gelditzen zaien tartea egitera? Entzun elkarrizketa!

Jaurlaritza Logoa