Live
Itzuli da ohiko martxara gure satelitea eta nobedadez kargaturik etorri zaigu beste behin. Euskal Herrian hasi dugu bidea ohi bezela, Tolosatik datorren Alai ekoizlea ezagutuz. RRUCCULLA ere bueltan da, eta bere Zeru Freq. izeneko pieza ere pintxatu dugu gaur. ER zigiluko lagunek ere euren 5. konpilazioa kaleratu berri dute eta bertatik Yngrid dj eta ekoizlearen kantua hautatu dugu guk. Apur bat pisteroago jarri da saioa gero Andrae Durden, Broken Lip edota Cachito Turuloren azken nobedadeekin eta amaieran berriz tenpoa jeitsi dugu Georgia, Big Daddy edota Upsammyren azken lanak pintxatuz.
Paraleloan
Ahotsa begira
Culture
Zine gomendioak: ama-alaba harremanak eta slow cinema
Bideokluba
«Asierri esan diot nobela askatzeko! Zaila da nobelatik zinea egitea, lengoaia ezberdinak dira»
Culture
‘Sinbiosia’ nafarroako kultura eta natura gurutzatzen dituen podcasta
IRRATIA