Live
Uda honetako giro sargoriari aurre egiteko, fresko askoa prestatu dugu gaurko 162. edizioa. Azkoitian hasi gara, aspaldiko partez Abaunz lagunak material berria du kalean eta nola ez, harekin zabaldu dugu saioa. Saio hasieran kontenplatibo xamar jarri gara: Hekura, Mourae eta Lucia Fumeroren lan berri eta ederrak ezagutzeko parada izan dugularik. Aphex Twinen azkena ere izan du gurean lekua, baita MºJose LLergo andaluziarraren kantu berriak ere. Saio amaieran Euskal Herrira itzuli gara The Two Mamarrachos bikote Donostiarraren lan berriarekin.
Paraleloan
Ahotsa begira
Culture
Zine gomendioak: ama-alaba harremanak eta slow cinema
Bideokluba
«Asierri esan diot nobela askatzeko! Zaila da nobelatik zinea egitea, lengoaia ezberdinak dira»
Culture
‘Sinbiosia’ nafarroako kultura eta natura gurutzatzen dituen podcasta
IRRATIA