Live

Bigarren Kafea

Kyxo; «polita, iluna eta malenkoniatsua»

2019ko udara amaieran sortu zen Urnietan KYXO taldea. Aurretik sonikoki astunagoak ziren hainbat proiektutan aritutakoak ziren Endika, Imanol eta Eneko. Kyxon berriz dream popa, shoegazea, doinu lasai eta bortitzen tartekatzea, autotunea nahieran, eta beste mila xehetasun aurki ditzakegu. 

Audio_placeholder

Kyxo; «polita, iluna eta malenkoniatsua»

Loading player...

2019an sortu zuten taldea, baina aurretik sonikoki astunagoak ziren hainbat proiektutan aritutakoak dira taldekideak, «genituen proiektuak amaituta, zerbait desberdina egin nahi genuela argi genuen eta zerbait lasaiagoa egitera ausartu nahi genuen».

Esan eta egin; 2020 urte arraroan 'Agoor' (2020) lau kantako lana kaleratu zuten, eta orain 'Lyno' sei abestiko lana atera berri dute.  Beraien hitzetan, «polita, iluna eta malenkoniatsua» da KYXO taldearen musika. 

Lifecore izena jarri diote euren estiloari; bizitza ospatzen duen musika. «Estiloa ez da muga guretzat; bai onerako edo bai txarrerako, musika asko kontsumitzen dugu» aitortu digute. Hala ere, disko hau osatzen duten abestiak une txar batean sortutakoak dira. «Taldekideak ez zeuden abestiekin ados, baina onartu egin zuten eta asko eskertzen diet» esan digu Enekok. 

Bigarren Kafearen estudiora etorri dira bi kanta jotzera. 

Jaurlaritza Logoa