Live

Bigarren Kafea

Jazzak emakume izena du: Zoe Rahman

Maialen Tellabide Barquerok jazz piano-jotzaileen bizitza eta lanetan murgilduko gintuela aurreratu genizuen aurreko astean, eta Patrice Rusheni lekukoa hartu dion emakumea Zoe Rahman izan da. Tellabidek Rahmanen jatorri aniztasuna aztertu du, irlandar eta indiar musikaren eragina azaltzeko.

Audio_placeholder

Jazzak emakume izena du: Zoe Rahman

Loading player...
Zoe Rahman
Zoe Rahman (Richard Kaby)

Baditu Rahmanek Patrice Rushenekin lotzeko moduko hainbat ezaugarri. Biak jazz giroan piano-jotzaile izaki errealitate erabat maskulinoari aurre egin behar izan diote. Eta bien kasuan formakuntza klasikoa izan da euren abiapuntua, gerora jazzera iristeko. Ziurrenik hori ere nabari da euren musikan. 

Baina Rahmanen ezagurri estilistiko nabarmenetakoa da kultura aniztasuna. Ama Zeelanda Berrian hezi zen, amona irlandarra du eta aita bengalarra baina Rahmanek bera «oso ingelesa» dela aitortu du maiz. 

'Conversation with Nelly' eta 'Camel' kantuak hartu ditu Tellabidek ardatz Rahmanen aberastasun tekniko zein ritmikoak azaltzeko. Zeharkako flautaren garrantzia ere azpimarratu du, hainbat kultura barnebiltzeko duen gaitasunagatik eta gaineratu du Rahmanek grabatzeko izan dituen zailtasunak, jazz generoarekin lan egiten duten disketxeek abeslariak nahiago dituztelako.

BBC taldeko irrati zein telebista saiotan egin ditu agerpenak Rahmanek, eta hainbat sari ere lortu ditu, tartean Melting Poten Parliamentary Jazz Sarietan 'Urteko Jazz Albun Onenaren' saria edota MOBO sariek eskainitako 'Jazz Emanaldi Onenaren' saria. 








Jaurlaritza Logoa