Live

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Grand Theft Auto 6 filtratu da, eta jokatzeko Nvidia txartel grafikoak garestiegiak dira!

Grand Theft Auto 6 filtratu da, eta jokatzeko Nvidia txartel grafikoak garestiegiak dira! Rockstar Games-en hurrengo lanaren bideoak zabaldu dira sarean. Horrez gain, State of Play-ri zein Tokyo Game Show-ari buruz aritu gara.

Audio_placeholder

Grand Theft Auto 6 filtratu da, eta jokatzeko Nvidia txartel grafikoak garestiegiak dira!

Loading player...
GTA6 NAIZ
GTA6 NAIZ (Game Erauntsia)

Game Erauntsia irratsaioa astero egingo dugu aurrerantzean, eta eskerrak, bideojokoen munduak ez baitu atsedenik hartzen. Aste honetako albisteen artean industriako historian emandako filtraziorik handienetakoa izango dugu hizpide; izan ere, Rockstar Gamesen Grand Theft Auto frankizia erraldoiko atal berria lehen aldiz ikusi dugu hacker batek sarean zabaldutako irudiei esker.


90 bideo baino gehiago hedatu dira, eta bertan GTA 6ren lehen ezaugarriak eta mekanikak ezagutu ditugu. Nola ez, horiek errepasatu ditugu, baita Rockstarrek emandako erantzunaren inguruan hausnartu ere. Gainera, nazioarteko dozenaka garatzailek beren babesa eskaini diete enpresa estatubatuarreko garaitzaileei; egia esan, zabaldutako irudi horiek aspaldikoak dira, bideojokoaren prototipokoak, zehazki. Zoritxarrez, bideojokozaleen kritikak barra-barra entzun dira.

Asteko beste albiste nagusia ere izan da gurean. Nvidiakoek beren RTX 4000 serieko txartel grafikoak iragarri dituzte azkenik. Sekulako munstroak izango direla dirudi, baina benetan ikaratzen duena horien prezioa da. Garesti aterako zaie ordenagailuko jokalariei PC-a GPU horietako batekin eguneratzea.

PlayStation-ekoen State of Play aurkezpenean zein Tokyo Game Show azokan aurkeztutako bideojokoak aztertu ditugu, gainera. Ezusteko interesgarriak egon dira: Tekken 8 eta Street Fighter 6 borroka joko ikusgarriak ikusi ditugu, Yakuza —hobeto esanda, Like a Dragon— sagako atal berriak ezagutu, Rise of the Ronin misteriotsuaz gozatu, edo God of War Ragnarok-en istorioan murgildu gara.

Beti bezala, euskaratutako bideojokoentzako lekua ere eduki dugu saioan. Badakigu aurreko atalean gure hizkuntzan goza daitezkeen titulu mordoa aurkeztu genizkizuela —gehiegi, agian—, baina hurrengoa gordeta eduki dugu; izan ere, guk geuk egindako lokalizazio lana da. Fsix Games estudio bilbotarrarren lehen jokoa, Rivalia: Dungeon Raiders, euskaratu dugu. Egindako lana ofizialki gehituko da bideojokoan, eta urri hasieran PCan zein PlayStation 5 eta PlayStation 4 kontsoletan argitaratu.

Bukatzeko, gure garatzaile maitatuenetako baten azken obraz eztabaidatu dugu: Hideo Kojima Metal Gear Solid sagarengatik da ezaguna, baina Death Stranding ikaragarria ere sekulako jokoa da.

Jaurlaritza Logoa