

Live 19:00h - 21:00h
Paraleloan
21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka

Gauza jakina da Izkander Fernández gure Lemoako musika aditua oso pozik jartzen dela disko berri bat eskuartean hartzen duen bakoitzean. Baita talde berri bat ezagutu eta haren lana entzutean ere.
Baina batzuetan haserretu ere egiten da kontatu digunez, eta horren adibidea izan da Fontaines D.C. taldearekin gertatu zaiona. «Aurre-salmentan eskatu nuen diskoa, kaleratu orduko etxean edukiko nuelakoan. Baina, nire harridurarako, diskoa kaleratu eta hilabete beranduago jaso nuen etxean. Nire amorraziorako, gainera, ohiko salmenta puntuetan bazegoela ikusten nuen eta jendea eskuratzen ari zela», aipatu digu Fernandezek.
Arcade Fire taldearen diskoarekin ere antzerako esperientzia izan zuen: «Barkaezina da nazioartean halako izena duten taldeek horrelako gauzak mimoz ez zaintzea, duten azpiegitura guztia kontuan izanda». Baina gazi hori gozatzeko Hotel Valmont taldeak agindutako data baino lehen helarazi zion diskoa etxera: «Ez sinistekoa da halako talde txiki batek hain ongi egitea gauzak, zailtasun gehiago izango dituztela kontuan izanda, eta talde handiek, berriz, halako utzikeria erakustea».
Hiru talde horiez gainera, The L.A. Maybe taldea ere aurkeztu digu osteguneroko tartean lemoaztarrak. Hauek lau abestiak:
– Fontaines D.C. - Jackie down the line
– Arcade Fire - Age of anxiety II (Rabbit hole)
– Hotel Valmont - Robot
– The L.A. Maybe - Sucker punch
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
