Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Azkena Rock jaialdiaren atarikoa Izkander Fernandezen eskutik

Aurtengoan 20. edizioa izango du Gasteizko musika jaialdiak eta bertatik bertara izango da jarraipena egiten Lemoako musika aditua.

Audio_placeholder

Azkena Rock jaialdiaren atarikoa Izkander Fernandezen eskutik

Loading player...
2019ko giroa berreskuratuko du aurten Azkena Rock jaialdiak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
2019ko giroa berreskuratuko du aurten Azkena Rock jaialdiak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Ostegun arratsaldean emango zaio hasiera 2022ko Azkena Rock Festival-ari. Komunitate berezi bat bada haren bueltan sortua, sarean aktibitate dezente duena eta haren parte izan da Izkander Fernandez. «Behin bakarrik joan naiz idazteko premisarik gabe Azkenara, gainerakoetan gero kronikak, analisiak eta dena delakoak idazteko joan izan naiz, aretoan egiten hasi zirenetik gaurdaino», kontatu digu Fernandezek. Izan ere, ziurrenik bera izango da jaialdi honi buruz gehien idatzi duena. 

Alkandora jantzita joan izan omen da bertara, halako erritual moduko bat agidanez, «baina aurten lagunek alkandora ugari izango dituzte pilatuta eta kamisetarekin joango naiz», dio lemoaztarrak. Gurean bertan izango direnei egin die errepasoa, jaialdiaren inguruko hainbat xehetasun ere kontatu ditu eta bere asmoen berri ere eman du Izkanderrek. 

Ateak irekitzen diren unetik bertan izango da, izan ere 18:15ean hasiko da lehen kontzertuan eta bertan egotea nahi du. «Apustu fuertea egin dute lehen ordurako, normalean talde apalekin hasten dira halako jaialdiak, baina hauek bestelako bidea hartu dute eta eskertzekoa da. Hori bai, ikusi beharko da ea joaten garen denok kontzertuaz gozatzeko gai garen, 15 minutu baino ez ditugulako izango ateak irekitzetik kontzertua hastera», nabarmendu du musika adituak. Hemen kontsulta daitezke ordutegi guztiak.

Jaialdiaren karietara, lau abesti hauek luzatu ditu Izkander Fernandezek:

– Dirty Honey - Take my hand

– Alice in chains - Them bones

– Social Distortion - I was wrong

– Drive by truckers - Outfit

Jaurlaritza Logoa