Live

Goiuri Ezeiza | Amaia Resende

Pandemia bat bertsotan

Asko zabaldu dira pandemiaren inguruan Amets Arzallusek bota berri dituen bertsoak, aurrez Felix Zubia medikuaren eta Xabier Silveiraren arteko 'bertso-dema' era entzun genuen. Covidaren bueltan sorturiko eztabaidek bertsotan izan duten tarteari begiratu diogu.

Audio_placeholder

Pandemia bat bertsotan

Loading player...
bertsoakk.jpg
bertsoakk.jpg

Bertsogintza gizartean bizi den egoera eta eztabaidari lotua izan da beti eta COVID19aren bueltako giroak ere tarte zabala izan du, noski. 

Sareetan izugarri zabaldu dira Amets Arzallusek txertoen inguruan berriki botatako bertsoak. Aurrez Felix Zubiari «bertsolari lesakar batek» 'txakurra' deitu ziola eta Donostiako ZIUko zerbitzuburuak bertsotan emandako erantzuna eta ondorengo Xabier Silveiraren bertso sorta zabaldu ziren izugarri. 

Ez dira, ordea, adibide bakarrak. Azken asteetan hainbat bertsolariren errimetan agertu da Covida eta honi aurre egiteko neurri sorta. 

Jaurlaritza Logoa