Live

Bigarren Kafea

Kepa Matxain ikerlariaren doinu kuttunak

Kepa Matxain Iztueta ikerlaria gonbidatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartera, bere lau abesti kuttun aurkeztera. «Popero bat naizela uste dut, melodiek txunditu izan naute beti» esan digu. 

Audio_placeholder

Kepa Matxain ikerlariaren doinu kuttunak

Loading player...
Kepa Matxain elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean.
Kepa Matxain elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean.

Liburu saltzaile Garoan, ikusentzunezko komunikazioan Hiru Damatxon, kazetari Argian eta azkenaldian podcastingean Basilika proiektuan... beti kulturari lotuta ibili da Kepa Matxain Iztueta ikerlaria. «30 urte eta oraindik ez dakit ofizioa definitzen» esan digu berak, baina literatura, filosofia eta musika ditu afizioz. Horregatik, Doinuetatik Haratago podcasteara gonbidatu dugu. 

Abesti kuttunak aukeratzeko eskatu diogu, eta lau hautatu ditu, erotu gabe. «Bizitzako garairen batean asko entzun ditudan kantak dira» esan digu. «Popero bat naizela uste dut, melodiek txunditu izan naute beti» aitortu digu, eta zerrendan ondo islatu du hori.

 

Jaurlaritza Logoa