Live
Denboraldi berriarekin bueltan da Doinuetatik Haratago podcast-a. Lehenengo gonbidatua Tibalt Alberdi izan da, Pubguitar ezizenez ezagunagoa. Youtuben euskal kanten gitarra tutorialak egiten ditu Gitarra Euskaraz kanalean, eta Twitch-en zuzenekoak egiten ditu. Horregatik, ez gara harritu gitarrarekin erlazio duten abestiak aukeratu dituenean.
«Gertutik ezagutzen nauen pertsona orok badaki Su ta Gar taldearen zale amorratua naizela» esan digu, eta taldearen abesti bat aukeratu du zerrendari hasiera emateko.
Etxeko uzta
Pandemoniyua | Uxue Pascual
Music
Silvio Rodriguez euskaraz, Jon Maiaren eskutik: ‘Nostalgia’
Sports
«Zenbat eta gehiago begiratu Bartzelonari, orduan eta txikiagoak egingo gara»
Paraleloan
Arnold Schoenberg Ignacio Arakistainen eskuetatik
Culture