Live

Bigarren Kafea

Alazne Etxeberria; bikote bila, umorea ahaztu gabe

Audio_placeholder

Alazne Etxeberria; bikote bila, umorea ahaztu gabe

Loading player...
Alazne Etxeberria.
Alazne Etxeberria.

'Bikote bila, zenbat komeri!' bakarrizketarekin, ataundarrak algaraka jarri zituen atzo Alazne Etxeberriak (Donostia, 1979). Diseinu grafikoa, produkzioa, komunikazioa... alor guztiak landu ostean, aktore ikasketak egitea erabaki zuen eta horretan dihardu ordutik.

«Aktore, irakasle edo zuzendari, baina beti antzerkiari lotuta» aitortzen du Etxeberriak. Mota guztietako pertsonaiak gorpuztu ditu, baita maltzurrak ere; «denok dauzkagu itzalak, eta horiei lekua eman behar zaie».

2015an Hezkuntza eta telebistaren artean aukeratu behar izan zuen, eta telebista aukeratu zuen; «eta ez naiz damutzen». Baina 'Allí Abajo' telesailaren arrakastaren albo-kalteak bizi izan zituen, «anonimatoa galduta, biluzik sentitzen nintzen». 

Urte hartan profesionalki bakarrizketak egiten hasi zen, testu propioekin. «Testua aldatzen joan da, baina berez bakarrizketa berberarekin jarraitzen dut». 

Bakarrizketaren zatitxo bat eskaini digu Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa