Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Abesti interesgarriak azken hilabeteko ‘Badok’ tarteetan

Euskal musikaren emariak ez duela etenik maiz esan izan dugun zerbait da. Eta zorionekoak gu, hori hala delako. Badok atariko arduradunak, Jon Eskisabelek, zinez kantu interesgarriak ekarri dizkigu MusikHaria saiora azken bi aldietan.

Audio_placeholder

Abesti interesgarriak azken hilabeteko ‘Badok’ tarteetan

Loading player...
Audience taldeak ‘Tolesdurak’ lana kaleratuko du ekainean.
Audience taldeak ‘Tolesdurak’ lana kaleratuko du ekainean.

Orokorrean aukeraketa nahiko eklektikoa egin du Jon Eskisabelek MusikHaria saioko azken bi tarteetan. Lehendabizikoan, berrikuntzak ekarri zizkigun eta, bigarrenean, atzera begira ere jarri gintuen.

Lasartetik datozen doinuekin ekin genion azken bi saioetako ibilbideari. Aroa Lasak, aurretik ere ezagutzen genuenak, ustekabean eta batere publizitaterik egin gabe bakarkako lan bat kaleratu duelako, bost abestiz osatua, Aro bezala aurkeztuz bere burua. G.A.Z. Limbo lekeitiarren abesti bat ere ekarri zigun, Odei rap abeslari lapurtarrarekin batera egindako abesti batekin. Lekeitiarrek agur esan digute, baina ziur proiektu berriak izango dituztela aurretik. Lehen tartea bukatzeko, Audience talde gernikarraren kantu bat ekarri zigun Eskisabelek. Bidehuts zigiluarekin aterako dute lan berria aste honetan bertan.

Zigilu horretatik atera gabe ekarri zigun azken tartean proposamena Badok atariko arduradunak. -Gailu talde andoaindarrak disko berria kaleratuko duela-eta, haien abesti bat entzuteko aprobetxatu genuen. Denboran atzera eginda, Borrokan taldearen kantu bat ere ekarri zigun Eskisabelek. Eta, bukatzeko, Hegazkin proiektu berriari buruz ere aritu ginen hizketan.

Hauek dira, beraz, luzatu dizkigun azken abestiak:

– Aro - Joker

– G.A.Z. Limbo - Malabarak (Ft. Ødei)

– Audience - Mauka

– -Gailu - Ezin

– Borrokan - Hegazkin

– Hegazkin - Hondartza

Jaurlaritza Logoa