Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Zer da kanta bat?

Galdera horri erantzun asko emateko aukera dago, nahiz eta bere definizioa baduen. Izkander Fernándezek badu bere esanahi propioa eta hortik tiraka ekarri dizkigu aste honetako proposamenak MusikHaria saiora.

Audio_placeholder

Zer da kanta bat?

Loading player...
‘Indar Trabes’ moduan hasi ziren jotzen 1974an Itoiz taldeko kideak. (Doxa Producciones)
‘Indar Trabes’ moduan hasi ziren jotzen 1974an Itoiz taldeko kideak. (Doxa Producciones)

Hauxe da abesti, kantu edo kanta bilatuz gero topatzen dugun definizioa: Ahotsez interpretatzen den musika-pieza, testua izaten duena eta kantu hutsez edo instrumentuz lagundurik interpreta daitekeena. Herri-tradiziokoa izan daiteke (herri-kanta), edo egile-konposizioa. Izkander Fernándezek, ordea, beste zerbait du buruan eta hori azaldu digu kantuen bitartez aste honetako tartean MusikHaria saioan.

Sei hamarkada atzera egin eta denboran aurrera joanaz berarentzat kanta bat zer den definitzeko hauek aukeratu dizkigu:

– The Mama's and the Papa's - California dreamin'

– Grateful Dead - Box of rain

– Itoiz - Elurretan

– dEUS - Instant street

Jaurlaritza Logoa