Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Hiru kantu berri ‘Badok‘ tarteko aukeraketan

Urte hasiera nahikoa motel doala kontatu digu Jon Eskisabelek hamabostero egiten duen tartean. Motel joanagatik, ordea, ez du esan nahi kalitatez eskasian dabilenik gure musikarien emaria.

Gorka Gaztanbide musikaria bere lehen lan pertsonala aurkezten, Donostian. (Jon URBE/FOKU)
Gorka Gaztanbide musikaria bere lehen lan pertsonala aurkezten, Donostian. (Jon URBE/FOKU)

Diskoen kopuruari erreparatzen badiogu, 2021a ez da hain urte emankorra izaten ari euskaraz aritzen direnen taldeen artean. Baina, Jon Eskisabelek kontatu digunagatik, tendentzia aldaketa bat egon daiteke. Izan ere, geroz eta kantu solte eta bideoklip gehiago ari gara ikusten batean eta bestean.

Dena dela, kantitate eskasiak ez du esan nahi kalitatea maila berean doanik. Hala, hiru kantu hauek luzatu dizkigu azken ‘Badok’ tartean:

– Ni - Bakarrik

– Gorka Gaztanbide & Txikizio kuadrilla - Shame on you

– Abereh - Joan-etorrian

Jaurlaritza Logoa