Live

Ramon Zabalegi

Pandemoniyua | Uxue Pascual

Audio_placeholder

Pandemoniyua | Uxue Pascual

Loading player...
Uxue Pascual
Uxue Pascual

2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Uxue Pascual Contact inprobisatzailea gonbidatu dugu gurera. 

Pandemia honek dena egin du zailago, eta egoera muturrekoa da Contact Inprobisazioan, hala kontatu digu Uxue Pascualek. Urteak  eman ditu Pascualek dantza modu hau praktikatzen eta ekimen desberdinak antolatzen. Azaldu digu bizi dugun egoeran zergatik ez duen tokirik Contact Inprobisazioak, eta zeintzuk diren aurrera egiteko aurkitu dituen irtenbideak.

Bilbon pasa zuen lehen konfinamendua, eta gogorra egin zitzaion, hirian eta bakarrik bizi delako. Pandemoniyuan parte hartutako beste sortzaile ugarik esandakoa errepikatu du Pascualak, gelditzeak balio izan zion ohartzeko zein erritmo bizkorrean bizi zen. Baina «atzera begiratuta ez dakit non geratu den ulertu genuen hori guztia» dio Pascualek.

Contact Inprobisazioa dantza garaikidearen adar bat da, AEBetan sortua eta bere izenak dioen bezala kontaktuan oinarritzen den dantza da, «fokoa jartzen da gorputz kontzientzian eta gorputzaren kontaktuaren bitartez jasotzen den informazioan» azaldu digu Pascualek, eta hain zuzen dantzaren muina denak ez du lekurik bizi dugun pandemian, «epidemiologo baten amets gaiztoa gara» esan du.

Egoera latza da, Contact Inprobisazioan zituzten ekimen denak bertan behera erori ziren martxoan, geroztik ez da ezer antolatu, ezin da. Programazioa martxan noiz jarriko ote den, ezin jakin. Tristea iruditzen zaio lehendabiziko olatu horretan disidentziarako beharrezkoak diren erresistentzia indarrak aktibatu zirela, baina orain disidentziarako esparruak murriztu direla dio, «nekezia kolektiboaren ondorioz da, ostrukarena egin dugu». Hala ere, optimista da Pascual «guzti hau atzean utziko dugu, pentsatzen duguna baina azkarrago».

 

 

Jaurlaritza Logoa