Ramon Zabalegi

Pandemoniyua | Nestor Horzdun

Audio_placeholder

Pandemoniyua | Nestor Horzdun

Loading player...
Nestor Uranga
Nestor Horzdun

2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko.'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena. Nestor Horzdun musikaria eta Hondarribiko Psilocybeko kidea gonbidatu dugu gurera.

Horzdunek benetan faltan botazen duena «kontzertuetara joatea eta kontzertuak ematea» da. Ez du dudarik izan erantzuteko orduan. Aitortu digu egoera honek aukera eman diola beste gauza batzuk egiteko, musika gehiago aditzeko, proiektu berriak sortzeko...baina dudarik gabe, pandemia honek bere eguneroko bizitzan izandako ondoriorik onena da: sare sozailak ez erabiltzea. Izan ere, Nestor Horzdunek  kudeatzen ditu Psilocybeko sare sozialak, eta kontzertu denak bertan behera erori direnez ez du sare sozialak geldirik egon dira ere, eta benetan estimatu du zurrunbilo horretatik urruntzea.

Noizko Hondarribiko Psilocyben kontzertu bat? Ba egungo baldintzekin zaila da. Egin dituzte kalkuluak eta ez du merezi: «nik ikusten dut areto handiek eta talde handiek ez dutela arazorik, baina Psilocybe batek bai. Bete behar diren neurriak kontutan hartuta soilik 24 pertsona etorri daitezke kontzertura», horregatik dago programazioa geldirik. Baina positibo da Horzdun, bertan behera utzitako kontzertuak birprogramatzeko intentzioa du elkarteak, eta gainera dio horrelako gune alternatiboak ohituta daudela baliabide gutxi izatera, horregatik martxa hartuko dutela badaki. Hori bai, kritiko agertu da instituzioek duten jarrerarekin, EITB jarri du adibidetzat «'El Conquistador del Mundo' saio bakarreko aurrekontuarekin kontzertu on bat antolatu dezakezu eta horrela aretoari, teknikariei eta musika taldeari lana eman, eta gainera ikusleari saio on bat eskaini».