Live

Andonegi, Tessa

Horoskopoa, Txina eta barne munduak

Astelehenaren ondorengo eguna denez, asteartea, alegia, horoskopoa eskainiko dizuegu. Entzun ondo, zuen esku baitago eguna ona ala txarra izatea. Aries, Tauro, Gemini eta Cancer zeinuek onartu egin behar duzue, behingoz, zuen bizitzetan gauza batzuk ezin dituzuela aldatu.

Audio_placeholder

Horoskopoa, Txina eta barne munduak

Loading player...
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.

Biziki gomendatzen dizuet  Elena Belokik 'Zilborretik at' atalean munduaren bilakaeraz esateko daukana entzutea. Leo, Virgo, Libra eta Eskorpio… ilbeherak zuen maitasun bizitzari bultzada garrantzitsua emango dio, baina ez utzi dena izarren esku: aholkuak eskatu eta aprobetxatu gaur Iñigo Arandia datorrela bihotzeko, eta gorputzeko kontuez hitz egitera.

Azkenik, Sagitario, Kaprikornio, Akuario eta Piszis, zuen bizitzetan behar bezala ez dabilen zerbait baldin badago, jo ezazue arteetara. Biharko ilberriak hutsune bat utziko du zeruan, eta hutsune hori musikaz betetzea aholkatzen dizuet. Kasualitatea, gaurko gure gonbidatua euskal musikagintzan urteak daramatzan artista bat da: Iker Lauroba. Gure gomendioak itsu itsuan betetzea espero dugu, zuen onurarako.

Jaurlaritza Logoa