Live

Andonegi, Tessa

COVID-a munduan, etorkizuneko harremanak eta lankide lagunak

Gure saioaren izenak kutsu… 'geroratzailea' duen arren, hementxe gaude egunero bezala, puntual. Ez zaitezte korrika joan hiztegira 'geroratzaile' hitza begiratzera. Esango nuke, ez dela existitzen. Existituko balitz, hau litzateke beharbada definizioa: gauzak gerorako uzteko gaitasuna. Asmatu egin dut, noski.

Audio_placeholder

COVID-a munduan, etorkizuneko harremanak eta lankide lagunak

Loading player...
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.

Aizue, ingelesek hitzak etengabe asmatzen badituzte edozein substantibo aditz bilakatuz, 'to' bat aurretik jarrita… zergatik ez euskaraz? Gure saioaren kasuan, 'To september' izango litzateke. Alegia, euskaraz, 'iraileratu'. Hemendik eskatu nahi diot Euskaltzaindiari, mesedez, kontuan har dezala 'iraileratu' hitza; atzeratu, gibelatu, geroko utzi, 'geroratu'ren… sinonimo bezala. Baina, noski, guk ez dugu ezer iraileratzeko asmorik.

Elena Beloki hementxe izan dugu. Gaur, saihestu ezin dugun errealitateari helduko dio 'Zilborretik at' atalean, COVID-a dela-eta nazioartean ikusten ari garen joera nagusiak aztertuz. Iñigo Arandiarekin sutsuki eztabaidatuko dugu etorkizunean harreman birtualen munduan espero ditzakegun mugimenduez. Ea, behingoagatik, ados jartzen garen. Eta gure gonbidatuak duela ez hainbeste ezagutu ditudan arren, aspaldiko lagunak balira bezala sentitzen ditudan bi emakume izango dira: Ekhi Atorrasagasti eta Naroa Iturri kazetariak.

Jaurlaritza Logoa